top of page

DENBORA PASAK

EGILEAK: Xabier Epelde, Andoitz Escudero eta Jon Irulegi

HIZKI ZOPA

 

                                                                                          1: txokolatea                 2: ogia

 

                                                                                          3: melokotoia                4: izozkia

 

                                                                                          5: arraina                      6: sagarra

 

                                                                                          7: gazta                        8: flana



 

AURKITU BOST DESBERDINTASUNAK

ASMAKIZUNA
 

Ez da dendaria

ez da dantzaria

eta berak egunero 

prestatzen ditu

gosaria, afaria 

eta bazkaria.

*Erantzunak otsailean jarriko ditugu.

Hizki zopa.png
7 desberdintasunak.png
Entrega de comida
Niña bonita

BA AL ZENEKIEN ... ?

EGILEAK: Itsaso Agirre, Intza Paredes eta Oihana Segurola

Ba al zenekien ... pandemiaren ustekabeko eragina dagoela?

Veneziako ubideetatik igarotzen den ura argi dago lehen aldiz denbora luzean. Ingurumenaren kutsadura ere jaitsi egin da, planetak atsedena behar zuen.


 

Ba al zenekien ... ur nahikoa edateak kontzentrazioa areagotzen duela? Horrela, etxeko lan eta azterketetan duzun errendimendua hobea da.

Ba al zenekien ... zuhaitzen hazkundeak arrazoi berezia duela?

Urtero zuhaitz asko hazten dira katagorriak ahaztu egiten dutelako non lurperatu dituzten beren ezkurrak.

Ba al zenekien ... tristurak bihotza eten dezakeela?

Bihotzaren tendoiak apur daitezke norbait oso triste badago, beraz, posible da bihotz hautsi batekin hiltzea.

 

Ba al zenekien ... lehoi baten orroa 8 kilometrotara entzun daitekeela?

Hori nahikoa distantzia da bere taldeko beste kideekin komunikatzeko, talde hori 40 animaliz osatuta egon daiteke. Aldi berean eremu nahiko zabala da berak kontrolatutako lurraldea markatzeko.

Colorido laguna de Venecia
Estudiante en la biblioteca
Ardilla
destrozada
Leones africanos

ELKARRIZKETAK

"Niretzat garrantzitsuena dudarik gabe ondo pasatzea da"

ARITZ AMENABAR, DBH 3. mailako ikaslea

EGILEAK: Aimar Alberdi, Mikel Astigarraga eta Iñigo Sarasua

1.- Noiz hasi zinen futbolean jokatzen? Zure familian ba al duzu futbolean jokatzen duen edo jokatzen zuen inor?

Niri txikitatik gustatu izan zait futbola,baina 3.mailan 8 urterekin hasi nintzen jolasten talde batean, Lagun Onak

futbol taldean. Bai,nire aitak eta aitonak futbolean jolasten zuten eta nire anaiak orain jokatzen du.

 

2.- Zein kategoritan jokatzen duzu orain?

Orain kadeteen lehenengo urtean jolasten dut.

 

3.- Zenbat entrenatzen duzu astean? Nola moldatzen zara entrenamenduekin eta eskolako lanekin?

Astean 5 aldiz entrenatzen dut orain, koronabirusarengatik. Berez astean lau entrenamendu eta partidua egiten genituen, baina orain koronabirusarengatik ez dugu ligarik. Eskolako lanekin ere moldatzen naiz, astean ez dut denbora asko izaten, baina pixka bat izaten dut, astebukaeretan aprobetxatzen dut, Lanak aurreratzeko eta momentuz nahiko ondo joan zait.

 

4.- Noiztik jokatzen duzu Errealean?

Errealean orain dela 3 urtetik jokatzen dut.

 

5.- Ba al duzu gertuko beste gazterik taldean?

Bai, nire taldean gaztetatik elkarren aurka jokatzen genuen 2 axkoitiar ditut, Anartz eta Galder. Baita urtebete zaharragoen taldean ere, nire lagun handi bat dago, Iker Gabilondo, berarekin joaten naiz taxian eta oso ondo ematen gara.

6.- Dieta berezirik egiten al duzu?

Ez, ez dut dieta berezirik, baina errealekoek janari batzuk al badugu ez jateko esaten digute.

 

7.- Inspiraziorik eduki al duzu fulbolean hasteko? Zein da zure jokalari gustukoena?

Azkenean futbola txikitatik gustatu izan zait eta betitik izan dut gogoa hasteko. Nire jokalari gustukoena Mikel Oyarzabal da, futbola asko ulertzen duelako eta txuri urdin koloreengatik edozer egiten duelako.

8.- Futbolaz aparte beste kirolik egiten al duzu? Zein?

Bai, bizikletan mendira joatea asko gustatzen zait eta oinez joatea ere bai. Niri ia deporte guztiak gustatzen zaizkit.

 

9.- Zein postutan jokatzen duzu? Gustora al zaude zure taldean?

Nik atzelari erdian jolasten dut eta lateral eskubitik ere bai, baina gehienetan erdian. Bai oso gustura nago nire taldean, bai jokalariekin eta baita entrenadoreekin ere, psikologoekin,irakasleekin... Denak beti laguntzeko prest egoten dira eta asko laguntzen dute. 

 

10.- Zer da futbolean gehien gustatzen zaizuna edo betetzen zaituena?

Futbolean gehien gustatzen zaidana beti ondo pasatzen dudala da, bai lagunekin eta bai taldean ere. Azkenean momentu onetan eta txarretan, taldea beti hor daukazu laguntzeko eta niretzat garrantzitsuena dudarik gabe ondo pasatzea da.

Jugando fútbol

"Saririk ederrena Euskal Selekzioarekin joatea izan zen"

MARIA OTAEGI eta PAULA SANJUAN,

Bigarren Batxilergoko ikasleak

EGILEAK: Aimar Alberdi, Mikel Astigarraga eta Iñigo Sarasua

1- Noiz hasi zineten saskibaloian jokatzen? Zeinen bidez hasi zineten jokatzen?

9 urte inguru genituela hasi ginen saskibaloian, hasieran ikastetxeko eskola kirolean eta ondoren Iraurgi Saskibaloiko teknifikazioan. Geure kabuz hasi ginen, zerbait berria probatzeko asmoz eta geroz eta gehiago gustatzen zitzaigula ohartu ginen.

2- Ba al duzue saskibaloian dabilen edo ibili zen beste inor familian?

Paularen kasuan lehenago anaia ibili zen, baina ez zitzaion horrenbeste gustatu. Aitak ere egin zituen urte batzuk.

3- Zenbat entrenatzen duzue astean? Nola zabiltzate ikasketak eta kirola biak ondo emateko?

Astean 4 entrenamendu izaten ditugu eta ondoren partidu bat. Entrenamenduak ordu eta erdikoak izaten dira normalean.

Azterketa astea dugunuen ez da oso erraza izaten batez ere ikasketa kontua eramatea. Izan ere bidaiak direla eta ez dugu nahiko denbora izaten baina pixka bat antolatuz gero aurrera eraman ditugu orain artekoak behintzat.

4- Saririk lortu al duzue inoiz saskibaloian taldean edo banaka?

Zortez lortu ditugu batzuk, bai banaka eta baita taldean ere. Hala ere, saririk ederrena euskal selekzioarekin joatea izan zen guretzat, horrelako beste esperientziarik ez baitugu gehiago izan.

5- Elikaduran zer dieta segitzen duzue? Debekatu al dizue elikagai edo likidorik?

Ez dugu dieta zehatzik jarraitzen, entrenamenduekin nahikoa dela iruditzen zaigu.

6- Zein da zuen saskibaloiko talderik gustukoena? Ba al duzue jokalaririk erreferente moduan?

Partidak ikustea gustatzen zaigu, baina ez dugu gehiago gustatzen zaigun talderik. Jokalari erreferenteei dagokionez izen zehatzik ere ez dugu baina bai gehien bat gure posizio berekoiei begiratuko geniokeela.

7- Saskibaloian jokatzeaz gain, beste kirolik egiten al duzue? Zein?

Ez dugu beste kirolik egiten eta ez dugu uste denborarik edukiko genuenik... Nahikoa izaten dugu gurearekin.

8- Zein kategoritan jokatzen duzue? Etorkizunean saskibaloian jokatzen segitzea pentsatzen al duzue?

Liga Femenina 2 deritzon ligan gabiltz, Espainia mailan nesken bigarren kategoria dena. 

Etorkizunari dagokionez, gustatuko litzaiguke saskibaloian jarraitzea baina unibertsitatea dela eta ez gaude ziur ea aukerarik edo denborarik izango al dugun.

9- Nola dago zuen iritziz emakumeen egoera kiroletan, eta batez ere saskibaloian? Egon al da aldaketarik azken urteetan?

Emakumeen saskibaloiari buruz gure iritziz pixkanaka ari da aldatzen baina hala ere oraindik ikusten ditugu zenbait gauza desegoki. Adibidez partiduei buruzko berriak ematerako garaian noizbehinka gureak aipatzeaz ahaztu ohi izan dira...

10- Zer da saskibaloian gehien gustatzen zaizuen edo gehien betetzen zaituztena?

Saskibaloiak berak betetzen gaitu gehien. Guretzat bizitza “ohiko” edo ikasketetatik alde egiteko modu bat da, nahiz eta batzuetan ez den erraza izaten guztiz deskonektatzea. Gainera adiskide eta esperientzie ederrak jasotzen ditugu kirol horren bitartez.

Social Basketball Game

BELDURREZKO ISTORIOA

Noche de Luz de Luna

EGILEAK: Xabier Aizpuru, Jone Arriaran, Ainhoa Otaño eta Maite Otaño

KANPAMENTUA

 

Nola iritsi gara honetara? Nire gorputza beldurrez beteta dago. Atzean pertsona bat nabaritzen dut eta bira ematean …

 

    -AAHH- oihukatu nuen.- Ufa amets bat zen!

Ni Elizabeth naiz, baina nire lagunek Eli deitzen didate. 14 urte ditut. Duela gutxi etxez aldatu naiz eta ez naiz oso ona eskolako gauzetan, eta beraz, bihar kanpamentu batera joan behar naiz eta hilabete bat egongo naiz han. Kanpamentu honetan ez zegoen estaldurarik, beraz, ez nuen mugikorrik emango. Nire lagunik onena, Jack, bera ere nirekin dator. Jack oso argia da. Nire eskola berrian ezagutu dut. Berak ez du behar kanpamentura joaterik, baina niri laguntzera eta nirekin egotera dator. 

 

Maletak hartu eta kanpamentura joan gara. Bihar, hasi behar ginen etxekolanak egiten, lanak bidaliko zituztelako. Egun hauetan, nahiko gaizki egiten dut lo eta zerbait ikaragarria gertatuko den susmoa dut. Halere, pastillak hartzen ditut lo egiteko.

____

Aste batzuk pasatu dira eta orain hobeto sentitzen naiz, baina Jack beste gela batean jarri dute eta klasetako orduetan ez dut asko ikusten. Hala ere, bidaltzen dizkiguten lanak beti batera egiten ditugu eta asko laguntzen dit. Baina, bat-batean, gure gelako Henry, gelako harroputza, desagertu egin zen eta egun batzuk geroago, bere gorputza aurkitu zuten gertu dagoen ibaian. Hilda zegoen, oso zauri larriekin. Besteek esan dute animaliak izan direla, baina ni seguru nago ez dela hala izan. Gure arteko bat dela pentsatzet dut, zauriak ez zirelako animali batenak. Jacki esan diot, baina berak ez dit kasurik egiten. Esaten du irakasleen gain utzi behar dugula. 

____

 

Egun hauetan, ez dugu klaserik eduki, oso gogorra izan delako gure gelakide bat hilda agertzea. Gainera, gauetan gelatik ateratzea debekatu dute badaezpada. Jack arraro dago, ez dago beti bezala eta gauetan, esan dit berari eman dioten proiektu bat egiten ari dela, baina nik ez diot sinisten.

 

    - Ai ama!- esan nuen nire baitan.

Beste gorpu bat aurkitu dute! Henryren lagunak dira eta oraingoan bai hau ikertu egingo dudala. Halaber, horren alboan Jacken ileko goma bezalako bat aurkitu dut. Jack izango al zen? Ez dut nahi pentsatu bera izan denik eta beldurra ematen dit horren buruz pentsatzeak. Zein izango da hilko den hurrengoa? Ni izango al naiz? Jackesi haren eskumuturrekoari buruz galdetu diot, baina berak esaten du hori irakasleari eman diola opari gisa.   

____

 

Beldurra… Gaur goizean kanpoan ikusi dut odolez betetako putzu bat eta beste gorpu bat, putzu gorri horrekin nire izena eta “ez etorri” idatzita zegoen. Jackei esan diot eta esan dit ikertzen lagunduko didala.

____

 

Egun hauetan amesgaizto berdina daukat, garrasiak eta beti pertsona bat nire atzean dago.  Egunak pasatzen ari direla, beldur gehiago daukat. Aztarna batzuk bilatzen ari naiz eta denak Jacken kontrakoak dira. Hiltzaileak ez du nahi inork jakitea zein den eta kontu handiz ibiltzen ari da.

 

____

 

 

Gaur gauean, zarata asko dago kanpoan. Ez dira gelditzen, pausoak ematen dute. Kanpora joatea erabaki dut, abere bat bazen ikustera. Jaiki egin naiz eta Jack ez dago bere ohean. Beraz, komuneko atea jo dut.

    - Jack hor al zaude?- galdetu dut.

    - Bai, bai!!- Esan du Jackek.

    - Basora noa ibilaldi bat ematera, ezin dudalako lo egin eta pastillak amaitu zaizkit- komentatu nuen.

Ibilaldia egin eta gero, konturatu naiz logeletako bat erretzen ari dela eta Jacki abisatzera joan naiz. Ez dakigu nondik etorri den, baina erretzen ikusi dugunean, biok lasterka joan gara gure irakasleei ohartaraztera. Sua itzali zutenerako logela erreta zegoen, baina zorionez bertan zeuden pertsonek ez dute zauri larririk eduki. 

 

Baina zaborrontzien ondoan odol asko aurkitu dut eta zer zen begiratzean…  Ez dut sinisten,  BESTE GORPU BAT! Harrituta geratu naiz eta Jack niregana urreratu denean, ondo nagoen galdetu dit. Nik baietz erantzun diot, baina ez nuen sinisten nire logelako bat hilda bilatu dudala! Sutearen ondoren! Irakasleak ez didate utzi gehiago begiratzen, baina odol gehiago bilatu dut lurrean, eta hori jarraitzen hasi naiz. Kanpoan zegoen komunera eramaten zuen eta bertako izpiluan nire izena zegoen idatzita. Orduan bai beldurra dudala, hiltzaileak bazekien ni gorpuak ikertzen ari nintzela. Baina hori zekien bakarra Jack zen. Pentsatzen dut ideiarik onena berari galdetzea izango dela.

 

Komunetik ateratzean lehenago basotik egin dudan bidea odolduta dagoela ohartu naiz. Ni korrika joan naiz nire logela ikustera. Baina konturatu naiz orain dena sutan dagoela eta nire ametsean bezala pertsonen oihuak entzuten direla. 

Pentsatzen nuen amets bat edo aluzinazio bat zela, lo gutxi egiteagatik. Baina oso erreala zen amets bat izateko eta orduan, Jack izan beharko da, bestela ez dut ulertzen. Nire izena ispiluan eta gero, basoko bidea odolduta. Nire atzetik ibili da eta ezagutu egiten dit. Bat-batean, presentzia bat sumatu dut nire atzean eta beldurtuta, korrika alde egin naiz. Errepidera nahi dut joan, baina ez da ezer ikusten eta hori egitea oso zaila da. Hala ere, momentu batean erori egin naiz eta odol bide bat ikusi dut, pertsona irudi batekin batera. Berak akabatuko dit!! Ziztu bizian altxatu egin naiz, nire hankak dardarka daude jada eta auto zarata entzuten dut. Atera naiz eta errepidearen lurra ikusten dut, aurrera begiratu dut eta nire parean auto baten argiak ikusi ditut. Konturatzerako begiak itxi eta golpe lehor bat hartu dut. Dena beltza bihurtu da.
_________

Hilabete bat eta gero, esnatu egin naiz, koman egon naiz eta orain ospitale batean nago, pareta elurra bezain txuria da. Kanpamentuetaz galdetu dut, eta erantzun didate hori jada ez dela existitzen, duela gutxi itxi dutela eta ez dagoela han ezer, bakarrik zelai handi eta zabal bat.

bottom of page