top of page

  APIRILA

ELKARRIZKETA

JARE INTXAURRONDO, DBH2. mailako ikaslea

Testua: Nagore Sasieta, Yera Calderon, Garazi Calderon eta Maddi Urquizu


1.-Zein dira zure zaletasunak? Zergatik?

Nire zaletasunetako bat sakibaloian ibiltzea da, nire amak txikitatik erakutsi didalako, eta bestetik, zaldian ibiltzea ere bai animaliak asko gustatzen zaizkidalako.

 

2.-Noiztik praktikatzen dituzu zaletasun horiek?

Saskibaloian 8 urterekin hasi nintzen praktikatzen orain arte eta zaldian lehenengo aldiz 8 urterekin probatu nuen, baina orain astean behin edo bi aldiz praktikatzen dut.


3.-Zenbat denbora eskaintzen diezu astean?

Zaldi gainean ibiltzen ordu bat, baina zaldiekin aparte

2 ordu pasatzen ditut astean. 


4.-Nondik dator interes hori? Eta noiztik?

Orain dela 7 urte Irrisarrilandera joan nintzen, lehenengo aldiz, eta bertan ikusi nuen zaldietan ibiltzea zegoela eta orduan, probatu egin nuen eta gustatu egin zitzaidan.


5.-Zein da zure helburua?

Zaldi gainean ondo ibiltzen ikastea.


6.- Zer sentitzen duzu kirol hori praktikatzean?

Bakea sentitzen dut,  oso animali lasaiak direlako.


7.-Nola izan zen zaldi gaineko lehenengo aldia?

Pixka bat urduri nengoen, inoiz ez nuelako lehenago praktikatu, baina beno, ondo pasatu nuen.


8.-Inoiz joan al zara zaldiarekin txapelketa batera?

Ez, ez naiz inoiz joan, baina adibidez saskibaloiko txapelketa askotara joan naiz.

Clase de equitación
Jugador de baloncesto en la acción

BIDEOTUTORIALA

Egileak: Eneko Azpillaga, Jon Calero, Oñatz Garate, Jokin Larrañaga eta Hodei Letamendia

Bideo honetan agurrak eta oinarrizko datuak zeinu hizkuntzan nola adierazi bildu dugu. Ikusi eta ikas dezagun!

IPUIN LEHIAKETA

Egileak: Anartz Albizu, Xabi Cabue, Dennis Garcia, Hodei Olaizola eta Aitor Zabala

Hainbat ipuin jaso ditugu eta guztien artean hau izan da irabazlea:

NIRE AMETSETAKO ATEA

 

Arnasa sakon hartu eta atea jo nuen urduri. Isiltasun beldurgarri eta luze bat jaso nuen erantzun gisa, hortaz, arduraz irekitzen hasi nitzen baina harrapakin ahulak beren harrapakari ankerrenengatik ihes egiten duen bezain azkar itxi nuen. Izan ere, ez nengoen prest beste aldeak hainbeste denboraz ezkutatu izan duena deskubritzeko.

 

Urrezko ate handi, obalatu eta liluragarria da eta gure herri txikiaren gainean dagoen muino garai eta ilun baten oinean dago kokatuta. Herriko edozein puntutatik ikusten da inongo arazorik gabe. Niri zerua gogorarazten dit, beti hor dagoen arren, dirudi inori ez zaiola axola, inork ez dio jaramonik egiten. Hala ere, beti jakin izan dut hori ez dela egia, orain arte ate hori inork ireki ez badu, honek sortzen duen izu ikaragarriaren ondorio da.

 

Bat-batean, doinu atsegin bat entzun nuen, udako haize leun bat gomutatu zidan baina aldi berean oso bitxia zen, dudarik gabe atetik zetorren. Txundituta nengoen, izan ere, txikiak ginela, herriko jakintsu zaharrak, gizakiez elikatutako munstroz hitz-egiten zigun atearen inguruan kontatzen zizkigun kondairetan eta doinu horrek ez zirudien munstro batek abestuko lukena bezalakoa.

 

Momentu hartan, atearen bestaldean zer zegoen jakiteko irrikaz nengoen, ezin nuen gehiago eutsi. Ondorioz, bi aldiz pentsatzera gelditu gabe, atea ireki nuen artega eta beldurtuta aldi berean. Ireki orduko argi epel eta disdiratsu batek itsutu ninduen, eta bat-batean, esnatu egin nintzen.

Zorionak Alaia!

20220331_103543.jpg
bottom of page