top of page

ASMAKIZUNEN 

erantzunak

EGILEAK: Xabier Epelde, Andoitz Escudero eta Aimar Alberdi

1. Niri emandako ostikoei esker, egiten dituzte horiek jokaldi ederrak. Zer da? 

    Futboleko baloia

​

2. Gogorra eta eztia, gabonetako jakia.

    Turroia 

​

3. Maindire bat, harizkoa ez; guztia estaltzen du eta ura ez. 

    Elurra

​

4. Bi mendiren artean tiro zaratatsua, sudurra itxiarazten duen tiro usaintsua. Zer da?

    Puzkerra 

​

5. Ez naiz tronpeta, baina tronpeta batek bezala jotzen dut, ez naiz eskopeta, baina eskopeta   

    batek bezala bi kanoi ditut. Zer naizen badakizu? 

    Sudurra

 

GURUTZEGRAMAK

GURUTZEGRAMA ZENBAKIEKIN
EGILEAK: Itsaso Agirre eta Maite Otaño
Gurutzegrama osatugabe.png

HORIZONTALA

1- Material gogorra eta harrobitik eta harkaitzetik hartutakoa.

2- Animali ugaztuna, izaera independentea du eta askok etxean maskota bezala daukate.

3- Bertan finko bizi den izaki biziduna.

5- Munduko idazle garrantzitsuenetariko baten izena da, “Romeo y Julieta” liburu ospetsua idatzi zuena.

9- Rutenioren elementua.

8-  Ameriketako Estatu Batuetako Zinemako Arte eta Zientzien Akademiak zine industriako profesionalen meritua goraipatzeko banatzen dituen sariak dira.

11- Ardiek apatxoen zirrikituan duten harra.

13- Zer da hau?

Gurutzegrama osatugabe.png

14-Zer estilo mota da hau?

Gurutzegrama osatugabe.png

BERTIKALA

1- Antzinean, hiriak hontaz inguratuta egoten ziren, besteengatik babesteko.

2- Egunero pasatzen zara hemendik, eta bakoitzak bere izena du, naiz eta izaki bizidun bat izan.

4- Zer nahaste homogeneoari dagokio grafiko hau?

Gurutzegrama osatugabe.png

6- “Las meninas” pintatu zuen margolariaren izena.

10- Nafarroa Garaiko erdialde-iparraldeko udalerria da, Iruñeko merindadekoa.

12- Etenalia da honen sinonimoa eta aurkakoa ___ gabe da.

15- Mendietan normalean egoten dena, beraiek zintzilikatuta hosto batzuk dituzte, basoa osatzen dute.

​

DIAGONALA

1- Greziar mitologian gaztaroaren pertsonifikazioa da.

2- Bi edo hiru bolumen eta bi ate dituen automobil mota da.

7- Musika generoa da, 1960ko hamarkadako bukaeran afroamerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen (New York, EEBB) garatutako musika estiloa.

GURUTZEGRAMA ZENBAKIRIK GABE
EGILEAK: Intza Paredes eta Andoitz Escudero
Gurutzegrama osatugabe.png

Aurkitu itzazu gurutzegraman ondorengo definizioekin lotutako kontzeptuak:

​

HORIZONTALA

- Toki ilun guztiak argitzen ditu

- Artilea ematen dute

- Ogiaren osagai bat da

- 100 urte baino gehiago irauten du, eta maskorra du (kaparazoia) eta maskota bezala eduki dezakezu

- Ogi dendan egiten dute

- Ardiak saintzen dituen pertsona

- Fruta, berdea, gorria edo horia izan daiteke

- Hankarik ez duen narrastia

- Herria baino handiagoa dena

 

BERTIKALA

- Arrandegietan egoten da

- 4 zenbakiaren aurrekoa

- Itsasoko ugaztun handiena

- Baserritarrek asko edaten duten edaria

    

DIAGONALA

- Baserritarek herri kirolak egitek erabiltzen den animalia

  

BERTIKALA (BEHETIK GORA)

- Gizakiak deskubritu zuten orain dela urte asko

ESAERA ZAHARRAK

EGILEAK: Xabier Epelde, Mikel Astigarraga eta Jon Irulegi
Elkartu esaera zaharren hasierak euren bukaerarekin.
Esaera zaharrak.png

TXISTEAK

EGILEAK: Maite Otaño eta Xabier Aizpuru

TXIKLEA

Amama bat eta ume bat paseoan doaz. Umeak lurrean txikle bat ikusten du eta hartzera doa. Amonak umea eskutik hartu eta geldiarazi du: 

  • Ez, ez, ume lurreko gauzak ez dira hartu behar.

Pixka bat geroago amama lurrera erori eta jaiki ezinik geratzen da. 

  • Ume lagundu!

Umeak amamari begiratu eta esaten dio.

  • Amama, lurreko gauzak ez dira hartzen.

 

​

AITA

Ume bat bere lagunekin parkean ibiltzen ari da eta lagunaren aita azaltzen da. Gero, bere aitaren ileaz hitz egiten hasten dira eta umeak bere lagunari esaten dio: 

- Nire aitak 10 urtetan ez du ilerik moztu!

Lagunak txundituta geratzen dira:

- 10 urte ilea moztu gabe? Zer da ba, artista bat? Ile luze-luzearekin...

Umea parrezka hasten da:

- Burusoila da.

 

​

HEZURRAK

Irakasle bat eta Jaimito ikaslea biologiako klase batean daude. 

- Jaimito zenbat hezur dauzka zure gorputzak?     

- 208, jauna- erantzuten dio Jaimitok.

- Burugogor leloa! Ez al nizun esan atzo 207 hezur bakarrik dauzkala giza gorputzak?

- Bai, baina … gaur oliba hezur bat irentsi dut.

ZENTZUMENAK LANTZEN

EGILEAK: Maite Otaño eta Xabier Aizpuru
(Doinua: Maritxu nora zoaz)

Ikusi nuenean, 

Azpeitia goitik

Xoxoteko gailurra 

elurrez  jantzirik

 

Ukitu nuenean, 

San Inazio hori,

eskultura hotzean

behatzak itsatsi

​

Usaindu nuenean, 

Lapatxen kiratsa,

bururatu zitzaidan,

Azpeitin neuela,

​

Aditu nuenean,

Karnabal doinua, 

banekien herrian, 

festa bat zeuela.

​

Dastatu nuenean,

parrillan txuleta, 

dena jateko grina,

etorri zitzaidan.

​

​

Esaera zaharrak.png
Esaera zaharrak.png
Esaera zaharrak.png
Esaera zaharrak.png
Esaera zaharrak.png
bottom of page