top of page

ELKARRIZKETAK

"Hizkuntzak ikastea dibertigarria iruditzen zait"

 

GABRIELA CASTRO, DBH4. mailako ikaslea

Testua: Xabier Aizpuru, Jone Arriaran, Ainhoa Otaño eta Maite Otaño

1. Non jaio zinen? Zenbat urte dituzu?

  • Ni Hospital de Vila Nova de Gaia, Mafamude hospitalean jaio  nintzen, Portugal,                                                                                  Oportoko hospital batean, eta gero, 3 urterekin Azpeitira etorri nintzen, nire                                                                                      familiarekin. 2004ko urriaren 21ean jaio nintzen, orain 16 urte ditut, eta 13 urte                                                                                egon naiz Azpeitian. 

 

2. Anai-arrebarik ba al duzu?

  • Ez, baina gustatuko litzaidake edukitzea. 

3. Zenbat hizkuntza ezagutzen dituzu? Zeintzuk dira? Beste hizkuntzarik ikasi nahi duzu?

  • 5 hizkuntz ezaguntzen ditut, portugesa, gaztelania, euskara, ingelesa eta ikasten ari naiz frantsesa, eskolan. Gustatuko litzaidake koreanoa, japonesa, alemaniarra eta latina ikastea zeren, hizkuntzak ikastea dibertigarria iruditzen zait. 

 

4. Zer afizio dituzu?

  • Dantza egitea gustazen zait, batez ere, k-popa, baita abestea ere. Nire denbora librean, asko marrazten dut eta horregatik joaten nintzen marrazketa klasetera, anime irudiak marrazten ditut eta ikustea ere atsegin dut. Gogoko dut ere origami egitea. Baita postreak egitea ere, txokolaztekoak, Portugaleko postrea (bolinhos de arroz), galletak...

5. Zer musika mota gustatzen zaizu? Noiztik?

  • K-popa orain dela 2 bat urte hasi nintzen entzuten, nire lengusuari gustatzen zitzaion eta azkenean niri gustatu egin zitzaidan. Rocka ere atsegin dut, txikitatik entzun dut, nire gurasoengadik. Kountria ez zait batere gustatzen, musikaren doinua askotan errepikatzen delako baina horren dantza gustatzen zait.

 

6. Zer talde edo abeslari atsegin dituzu?

  • Stray kids, koreako talde bat da, beraien musika dantzatzen du, eta asko atsegin zait, baina badaude kpopeko talde asko gehiago atsegin egiten dutena baina asko dira, baita ere, 5sos, Australiako talde bat da.

 

7. Badakigu dantza egitea gustatzen zaizula, zer dantza mota egiten duzu? Noiz hasi zinen horretan?

  • Ahal dudan guztietan kpop dantzatzea gustatzen zait, koreografia oso desberdinak dituztelako eta erritmo errazak edo zailak,eta oso erritmo desberdinak izan daitezkeelako.Kantu guztiek koreografia dutela jakin nuenean hasi nintzen musika mota hau dantzatzen, jakin-mina egin zitzaidan ikastea eta orain ia guztiak dantzatzen ditut

 

8. Nola ikasten dituzu dantzak? Dantzako talde batean al zaude?

  • Koreografiak Youtuben bideoak ikusita ikasten ditut, batzuk oso errazak dira egun gutxi barru ikasten dituzunak baina beste batzuk oso zailak direnez, astean edo hilabeteak behar dituzu, buruz ikasteko.Ez daukat inolako talderik abesti hauek dantzatzeko, nire etxean bakarrik dantzatzen ditut, eta nire lehengusua hona etortzen denean gu biok koreografiak ikasten ditugu.

 

9. Lehen non pasatzen zenituen Gabonak? Aurten nola pasatuko dituzu?

  • Gabon guztiak hemen pasatzen dugu nire familiarekin (lehengusuak eta osabak ...) familiarekin batera, mahai osoa janariz beteta,etab..., orain Gabonetan beraiekin izaten saiatuko gara eta ezin badugu behintzat ama, aita eta alaba bezala ondo pasatzen saiatuko gara.

 

10. Zer eskatuko zenioke urte berriari?

  • Aurten egoera hau zertxobait hobetzeko eskatuko nuke eta gure familia ikustera edo apur bat gehiago bidaiatzera irten gaitezkeela.

"Softwerak konpondu eta pertsonalizatu egiten ditut"

JEHANGIR HAYAT, DBH4. mailako ikaslea

Testua: Xabier Epelde eta Aimar Alberdi

 

 1. Zenbat urte dituzu? Non jaio zinen?

     Ni Pakistanekoa naiz eta hamabost urte ditut.

 2. Ba al duzu anai-arrebarik?

     Hiru anai-arreba ditut.

 

 3. Zenbat hizkuntza dazkizu? Zeintzuk? Besterik ikastea gustatuko litzaizuke?

     Nik 5 hizkuntza hitz egiten dakit (euskara,gaztelera,ingelesa,urdu eta punjabi), eta geroago alemaniera ikastea nahi nuke.

 

 4. Zer afizio dituzu? Badakigu teknologia gustatzen zaizula, noiztik?

     Bideo-jokotan ibiltzeko afizioa dut,baina,tenkologian ordu asko ematea gustatzen zait eta horretan orain dela 6 urte hasi 

     nintzen.

 

 5. Zer da zehazki teknologia arloan egiten duzuna?

     Teknologian Softwerak konpondu eta pertsonalizatu egiten ditut.

 

 6. Nolatan duzu zaletasun hori? Familian ba al duzu hori egiten duen beste inor?

     Orain dela 6 urte nire anaia hasi zen teknologiari buruz ikasten orduan nik berari ikusiz hasi nintzen teknologia ikasten.

 

 7. Teknologiaz gain zer gustatzen zaizu egitea? Adibidez, kirola?

     Teknologiaz gain gauz berriak ikastea gustatzen zait,

 

 8. Zer lanbide edukitzea gustatuko litzaizuke etorkizunean?

     Hemendik urte batzuetara teknologiaz lotuta dagoen lanbide bat edukitzea nahi nuke,

 9. Ba al duzu pertsona erreferenterik teknologia munduan?

    Ez daukat pertsona erreferenterik teknologia munduan.

 

 10. Zer eskatuko zenioke urte berriari?

    Urte berrian tenkologiatan aurreratzea nahi nuke.

informatica-2.jpg

"Amets egitea doan denez, Apollo Antzokian abestea ikaragarri gustatuko litzaidake"

501dc5b2f8ce2b22f7fac93a9fe59f76.jpg

OLATZ AZPIAZU, Bigarren batxilergoko ikaslea

Testua: Itsaso Agirre, Intza Paredes eta Oihana Segurola

  1. Non jaio zinen? Zenbat urte dituzu?                                                                                                                                                     - Azpeitian jaio nitzen 2003ko uztailaren 23an.

   2. Badakigu gustuko duzula musika, zein instrumentu jotzen dituzu? Noiz hasi zinen instrumentu horiek jotzen?

        - 8 urte nituenean eman nuen izena musika eskolan eta 6 urtetan burutu nituen pianoko ikasketak. Gitarrarekin, berriz, orain 

          dela bi urte besterik ez nintzen hasi.

   3. Nolatan hasi zinen instrumentu horiek jotzen? Familiatik al datorkizu musikarako interesa?

       - Beti gustatu izan zait asko musika, baina nire lehengusiña zaharragoak piano ikasketekin hasi zirenean izen eman nahi izan 

         nuen musika eskolan. Izan ere, beraien etxera joaterakoan beti eskatzen nien kanturen bat irakasteko. Beraz, 9 urte

         nituenean gurasoei eskatu nien solfeo eta piano ikasketetan izena emateko. Gitarra, berriz, kantuan hasi nintzenean erabaki 

         nuen ikastea. Instrumentu erraza zirudien, eta leku batetik bestera eramateko ere erosoa baita. Orain, gitarra akustikoa

         daukat, eta gehiago trebatzen naizenean elektrikoa erostea gustatuko litzaidake. Interesari dagokionez, lehengusinez gain,

         nire gurasoak ere oso musika zaleak dira, eta gainera, nire aita txikia zenean elizako koroko barkarlaria zen.

   4. Zein musika estilo gustatzen zaizu entzutea? Ba al duzu erreferenterik musika arloan?

      - Egia esanda estilo gutxi dira gustatzen ez zaizkidanak, eta denetarik entzutea gustatzen zait. Hala ere, esan daiteke gehien

        entzuten ditudanak  indie-a, rock-a eta pop-a direla. Bestalde, abesle asko miresten ditut eta ezingo nuke erreferente bakarra

        aukeratu.

   5. Kantuan ere aritzen zara, noiztik? Zein da zure abeslari edo musika-talderik gustukoena? Zergatik?

      - 3 urtez abestu nuen musika eskolako koroan, eta orain dela 3 hasi nintzen bakarkako klaseetan. Lehen esan bezala, asko

        dira miresten ditudan abesle edo taldeak, eta oso zaila egiten zait bat aukeratzea.

   6. Musika talderen bateko kidea al zara?

      - Konfinamendua hasi aurretik eskaini zidaten ezagun batzuek talde bat osatzea, baina egoera honekin zoritxarrez  ezin izan

        dugu plana aurrera eraman.

   7. Inoiz kontzerturik edo eman al duzu? Aukera emanez gero, zein lekutan gustatuko litzaizuke emanaldi bat ematea?

     - Bakarkako kontzerturik osorik inoiz eman ez badut ere, ekitaldi askotan parte hartzeko aukera izan dut gitarra edo pianoa

       jotzen, edo eta abesten. Musika eskolak urtero bi jaialdi egiten ditu eta haietan beti hartzen dugu parte. Bestalde, urtean

       zehar ekitaldi desberdinak antolatzen ditu udaletxeak, eta horietako askotan parte hartzeko aukera aukera ematen digute.

       Amets egitea doan denez, Apollo Antzokian abestea ikaragarri gustatuko litzaidake, historian zehar izan ditugun abesle

       askoren “katapulta” izan baita; The Beatlesena edo Michael Jacksonena, esaterako.

   8. Nola ikusten duzu gaur egungo euskal musikarien egoera?

    - Eztabaidaezina da kultur arloko langile guztientzat une txarra dela oraingoa. Hala ere, euskal musikarientzat beti izan da zaila 

       mundu honetan lekutxo bat egitea eta gutxi dira musikatik bakarrik bizi direnak. Hala ere, urteak aurrera joan ahala lan

       gehiago nabari da euskal musika sustatzeko. Urruti joan gabe Azpeitiako kulturaz kooperatibaren helburu nagusia sortzaile

       berriei nahiz garatze bidean daudenei plaza duin bat eskaintzea da, eta lan paregabea egiten ari dira.

   9. Musikaz aparte, zer beste zaletasun dituzu zure denbora librean? Kirola gustuko al duzu?

    - Musikaz gain irakurtzea gustuko dut eta kirolzalea ere banaiz. Urte askotan ibili izan naiz Izarraitzen, eta duela urte batzuk

      utzi banuen ere igerira joaten jarraitzen dut.

10. Zer eskatuko zenioke urte berriari?

    - Egoera hau ahalik eta azkarren pasatzea eta familia osasuntsu mantentzea dira nire 2021erako eskariak.

"Bideoklip bat grabatu behar dut youtubera igotzeko gabon hauetan"

AITOR LEANDRO, Bigarren batxilergoko ikaslea

Testua: Mikel Astigarraga, Andoitz Escudero eta Iñigo Sarasua

   1. Non jaio zinen? Zenbat urte dauzkazu?

       Azpeitian jaio nintzen, 17 urte dauzkat.  

 

   2. Badakigu dj izan zinela,noiz hasi zinen dj lanetan? Zenbat urtetan izan zinen dj?

       Dj bezala 13 urtekin hasi nintzen baina pare bat urte egon nintzen eta utzi egin nuen. 

 

   3. Badakigu gitarra jotzen duzula? Zer gitarra mota jotzen duzu?

       Gitarra elektrikoa , akustikoa eta espainiarra jotzen ditut, orain dela bost urte hasi nintzen jotzen.   

   4. Ze kantu mota jotzen dituzu?

       Normalean punk kantuak jotzen ditut baina metal-eko kantuak jotzea ere gustatzen zait, nire osaba gitarrista izan zen talde 

       batean orain dela urte asko eta nire aitak txikitan jotzen zuen gitarra ere.

 

   5. Zer pentsatzen duzu gabon hauetan egitea?     

       Gabonetan musika aldetik bideoklip bat grabatu behar dut youtubera igotzeko gabon hauetan, eta egoera honekin ahal den

       bezala disfrutatzea gabonak.  

   6. Badakigu rapeatzen ere badakizula, eta rapeatuko al zenuke pixka bat guretzat? 

       Noski ,rapeatuko nuke zuentzat edozein momentutan, youtuben dauzkat kantuak igota "Under cvk " Kanalean.  


   7. Nun ikasi zenuen Dj izaten?

       ​Lagun batetik etorri zitzaidan dj izateko gustoa, nere kasaka ikasi nuen pixkanaka gauza berriak probatzen eta ikasten. 

 

   8. Grupo baten jotzen al duzu gitarra?

       Bai, Garaikide punk taldean. Non servium edo slipknot taldean jotzea gustatuko zitzaidan.  


   9. Zer pentsatzen duzu handitan izatea? Musika munduan jarraitzeko asmoa al duzu? 

       Ba lehen bizi ikasketak atera eta laneren batean hasi enpresaren batean edo, eta bai musikarekin jarraitzeko asmoa dut.  

  10. Zer eskatzen duzu urte berrirako?

        Ba ezer handik ez, egoera hau behintzat hobetzea 2021-ari begira.

hand-playing-electric-guitar.jpg
bottom of page