top of page

AZAROA

ELKARRIZKETA
"Futbola nire pasioa denez, futbolarekin lotutako zerbait egitea gustatuko litzaidake"

ELENE AIZPURUA ALBIZU, DBH1. mailako ikaslea

Testua: Dennis, Hodei, Aitor, Anartz eta Xabier.

futbola-liburua-kcs-U1201009006264RFD-1248x770_El Correo.jpg

1- Zein zaletasun dituzu?

Futbola da nire zaletasun handiena. Futbolean jokatzen dut, eta horrez gain, oso gertutik jarraitzen dut futbolaren mundua. Beste zaletasunak, irakurtzea eta musika entzutea dira.

2- Noiztik jolasten duzu futbolean?

Aurtengo martxoan hasi nintzen futbolean, baina 9 urte nituenetik gustatzen zait kirol hau.

3- Zein taldetan ibiltzen zara?

Lagun Onak taldean ibiltzen naiz. Oso gustura nabil bertan, jokalari denak lagun handiak gara eta konfiantza handia dugu elkarrengan. Entrenatzailea ere oso ona da, berarekin oso ondo ematen naiz eta, guregan konfiantza duela erakusten du. Gauza asko erakutsi dizkit.

4- Zenbat aldiz entrenatzen duzue astean? Eta partidurik jokatzen al duzue?

Bi aldiz entrenatzen dugu astean, astelehen eta ostegunetan, ordu bat eta erdi gutxigora behera. Liga bat jokatzen ari gara. Astebukaera denetan jokatzen ditugu ligako partidak. Atsedena dugun asteburuetan, entrenatzaileak lagunartekoak jartzen dizkigu, beraz, ez dugu atsedenik. 
 

5- Zein talderen zale zara? Noiztik?

Real Sociedad taldearen zalea naiz, futbola zer zen ikasi nuen unetik. Erreala benetan jarraitzen 9 urte nituela hasi nintzen, Mikel Oyarzabalen izena ikasi nuen lehenik. Orain, Errealeko zale amorratua naiz. Denboraldi honetan sozio egin naiz, eta Realak Anoetan jokatzen duen bakoitzean bertan egoten naiz, eguraldia, ordua, eguna eta azterketak kontuan hartu gabe, nire taldea animatzea bakarrik izaten dut buruan une horietan. Gauza asko ikasi ditut futbolaren buruz, baina oraindik, Oyarzabal da nire jokalari gogokoena. Mikel nere idoloetako bat da, eta ala izaten jarraituko du.

6- Txori txiki batek esan digu idaztea gustatzen zaizula, noiztik idazten duzu? Zer hizkuntzatan?

Bai, idaztea gogoko izan dut 7 urte nituenetik. Liburuak irakurtzen 6 urterekin hasi nintzen, eta pixkat beranduago, idazten hasi nintzen. Euskeraz eta gazteleraz idazten dut.

7- Zer motatako testuak idazten dituzu?

Ipuin motzak idatzi izan ditut orain arte.

8- Inoiz irabazi duzu saririk? Zein?

Bai, bi sari irabazi ditut. Matematikako sari bat irabazi nuen 10 urte nituela, Bilbon, Euskal Herri mailako Udaberriko txapelketan, hirugarren postuan gelditu nintzen. Irabazi dudan beste saria, literaturako sari bat da. 11 urte nituela, eskolako lan bat ipuin bat idaztea eta lehiaketa batera bidaltzea zen, eta bigarren amaitu nuen Euskal Herriko mailan. Azkue Sariak izena zuen, eta Bilbon, jaso nuen saria.

9- Zer lanbide nahiko zenuke eduki etorkizunean? Zure zaletasunetako batetik bizitzea gustatuko zitzaizun?

Ez dakit zer izan etorkizunean. Errealeko jokalaria izatea gustatuko litzaidake, baina hori oso zaila ikusten dut. Baina, futbola nire pasioa denez, futbolarekin lotutako zerbait egitea gustatuko litzaidake, adibidez, Errealeko gorputz teknikoan edo Anoetako ofizinetan lana egitea. Baina etorkizun hori oraindik hurrun dago, beraz, ez dut asko pentsatzen honen buruz. Liburu batzuk ere idatziko ditut etorkizunean, baina etorkizun hori gertuago ikusten dut, ideia pare bat ditudalako.

HIZKUNTZEKIN JOLASEAN

Egileak: Yera, Garazi, Nagore eta Maddi.

 

Atal honetan, italiera eta katalana aztertu ditugu zuekin lantzeko.

Taula hauek prestatu ditugu zuei erakusteko hiztegi pixka bat:

 

       

taula 1 koloreak.png
taula 1 koloreak.png
taula 1 koloreak.png

Behin taulak aztertuta, ikasitakoa praktikan jartzeko unea da. Prest al zaudete? 

 

-Come ____________? Nire izena ____________ da.

-Oggi è una buona ____________!

-Quants ____________? Nik ____________ urte ditut.                           .

-Zer koloreko kamiseta duzu jantzita? _____________ (gorria).

letra zopa 1.png
letra zopa 1.png

Què estàs fent?                                             Ikasten ari naiz.

Quants anys tens?                                        Baita zuri ere.

Che ore sono?                                               Bai, jolastu nahi dut.

Che colore è?                                                Hori kolorea da.

vuoi giocare?                                                 Bostak dira.

Bons días                                                       Nik 13 urte ditut.

BIDEOTUTORIALA:
Tortita amerikarrak nola egin

Egileak: Iñaki, Alex, Julen, Iker eta Hugo. 

Behin ere egin al duzue tortita amerikarrik?  Lasai, atal honetan guk tortita amerikarrak nola egin erakutsiko dizuegu eta.

 

Errezeta hau egiteko 15 minutu beharko ditugu eta 5 pertsonentzako 🙋 ateratzen da.

Tortita amerikarrak gosaltzeko edo meriendatzeko egin ditzakegu. 

Errezeta hau egiteko ondorengo osagaiak beharko ditugu:

  • 500 ml esne

  • 380 g irin

  • 90 g azukre

  • Legami poltsa bat

  • 2 arrautza

Hementxe duzue osatu dugun azalpen bideoa:

bottom of page