top of page

ESAERA ZAHARREN erantzunak

EGILEAK: Xabier Epelde, Mikel Astigarraga eta Jon Irulegi

A ze parea, karakola eta barea!

Abadearen lapikoa, txikia baino gozoa.

Abendua jai huts eta gau huts.

Abenduko eguna, argitu orduko iluna.

Aberats izatea baino, izen ona hobe.

Aberatsa tranpa hutsa, pobrea amets hutsa.

Adiskide onekin orduak labur.

Adiskide-gabeko bizitza, auzo-gabeko heriotza.

Aditu nahi ez duenak, ez du esan behar.

Aditzaile onari, hitz gutxi.

Ahoa zabal, logale edo gose.

Aldi joana ez da itzultzen.

Alferrarentzat jana eta langilearentzat lana ez da inoiz faltako.

Agindua zorra, esan ohi da.

Aita biltzaile, seme gastatzaile.

Aldi luzeak, guztia ahaztu.

Alfer egon eta alfer-lana egin, biak berdin.

Alferkeria, askoren hondamendia.

Alferrak, beti lanez beterik.

Alferrarentzat jana eta langilearentzat lana ez da inoiz faltako.

Alferrarendako lanik ez, eta astirik ez.

Alferrik da ura joanda gero presa egitea.

Amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen.

TXISTEAK

EGILEAK: Jone Arriaran eta Ainhoa Otaño

SOLDADUA

Soldadu batek galdetzen dio beste bati: 

 - Zertan ari zara?

 - Hemen! Emazteari idazten!

 - Eta zergatik idazten duzu hain poliki?

 - Nire emazteak ez dakielako azkar irakurtzen.

KARTZELAN

Kartzelara iritsi berria den batek galdetzen dio beste bati:

 - Eta zu zergaitik zaude hemen?

 - Ez didatelako ateratzen uzten!

AITA-SEMEAK

Seme batek esaten dio aitari: 

 - Aita, aita! Handia naizenean zuk bezalakoa izan nahi dut!

Eta aitak galdetzen dio:

 - Ni bezalako azkarra izateko?

 - Ez! Ni bezalako seme bat edukitzeko!

Esaera zaharrak.png
Esaera zaharrak.png
Esaera zaharrak.png

ZENTZUMENEKIN KOPLAK EGITEN

EGILEAK: Jone Arriaran eta Ainhoa Otaño
(Doinua: Maritxu nora zoaz)

Ikusi‌ ‌nuenean,‌ ‌ ‌

Xoxote‌ ‌menditik,‌ ‌

Azpeitiko‌ ‌herria,‌ ‌

galanta‌ ‌bertatik.‌ ‌

 ‌

Ukitu‌ ‌nuenean,‌ ‌

korrika‌ ‌bidetik,‌ ‌ ‌

Diegoren‌ ‌irudia,‌ ‌

barnean‌ ‌bizirik.‌ ‌

 ‌ ‌

Usaindu‌ ‌nuenean,‌ ‌

Enparan‌ ‌kaletik,‌ ‌

parrilaren‌ ‌usaina,‌ ‌

gose‌ ‌naiz‌ ‌jadanik.‌ ‌

 ‌ ‌

Dastatu‌ ‌nuenean,‌ ‌

Egaña‌ ‌barruan,‌ ‌

izozki‌ ‌goxo‌ ‌hura,‌ ‌

hotz-hotza‌ ‌mihian.‌ ‌

 ‌‌

Aditu‌ ‌nuenean,‌ ‌

herriko‌ ‌plazatik,‌ ‌

San‌ ‌Sebastian‌ ‌zarata,‌ ‌

danbor‌ ‌multzo‌ ‌hartik.‌ ‌

Esaera zaharrak.png
Esaera zaharrak.png
Esaera zaharrak.png
Esaera zaharrak.png
Esaera zaharrak.png

ESAERA ZAHARREKIN JOLASEAN

EGILEAK: Itsaso Agirre, Intza Paredes eta Oihana Segurola

1. Ahozabal luze logale edo____. 

     a. gose            b. zabal        c. txiki

2. Auzoan ___, etxean ____. 

    a. pauso          b. uso          c. otso

    a. uso                b. oso          c. otso

3. Besteren ___ ona, ________askoz hobea.

    a. ama             b. arreba      c. janari

    a. gurea         b. zurea         c. norberea

 

4. Ez gehiegi ____egin nahi ez bada ____egin. 

    a. garrasi         b. hitz            c. jolas

    a. huts               b. galdu        c. negar

 

5. _____ alferraren leloa. 

    a. oraina          b. geroa        c. lehena

6. Adiskide ______, orduak _____. 

    a. txarrekin      b. ezezagunekin   c. onekin

    a. luze                  b. aspergarri           c. labur

 

7. Ogi _________ hagin zorrotza. 

    a. bigunari       b. gogorrari           c. etxetiarri

 

8. _______ munduko ondasuna. 

    a. dirua             b. maitasuna         c. osasuna

 

9. Ustea ez da _______.

    a. jakitea           b. pentsatzea        c. berdina

 

10. Sua eta ura __________ behera. 

    a. besotik          b. eskutik              c. belaunetik

(Erantzunak maiatzean jarriko ditugu)

Seigarren mailako oroitzapenak:

URBASARA IRTEERA

ad.png
EGILEAK: Itsaso Agirre, Jone Arriaran eta Iñigo Sarasua
8:15ean autobusa hartu genuen eta denak pozik geunden lehenengo aldiz joan behar ginelako lo egitera.
 
9:30etan iritsi ginen eta denak mareatuta baino pozik geuden egingo genuen jarduerarengatik. Ordu bat eta laurden geroago bertan geuden. Bertara Iritsi ginen eta segituan ezagutu genituen gure monitoreak, bertan esplikatu ziguten zer aktibitate egingo genituen, bertan geratuko ginen bi egunetan. 
 
Lehenengo maletak utzi genituen gure logeletan, eta gure oheak hartu genituen. 
 
Geroxeago, kobazulo batera joan ginen, bertan azaldu ziguten noiz aurkitu zuten, eta zer luzerokoa zen. Ondoren esplikatu zizkiguten nola pizten zen kaskoaren argia. Batzuei ez zien egiten eta 15 minutu pasatu genituen denak argia pizten. Informazio dena jakin eta gero denok sartzen hasi ginen. Denak bertan sartu ginen, eta 30 minutu ibili ginen barruan. Animali batzuk ikusi genituen, eta susto batzuk ere hartu genituen.
 
Iluntzean denok batera atera ginen, eta gure monitoreak ezkutatu egin ziren zuhaitzen artean, denok beraien bila ibili ginen. Beraiek pistak emateko animalien zaratak egiten zituzten, eta azkenean hirurak aurkitu genituen. Denok nekatuta geunden eta gure geletara joan ginen, kostatu egin zitzaigun lo hartzea, baina azkenik hartu genuen.
 
Hurrengo eguneko goizean, lehenengo gosaltzera joan ginen, ondoren kanpora atera ginen eta bertan ibili ginen jolasten denbora pasatzeko. 
Gero, altxorraren bila egin genuen bertako zelaian. Gure hiru monitoreak antolatu zuten, eta zaila izan zen guretzako osatzea, ez genuelako ezagutzen ingurunea, baina azkenean lortu genuen. Bukatu genuenean, oreka lantzeko materialak ekarri zituzten eta beraiekin ibili ginen. 
 
Arratsaldeko laurak aldera, maletak hartu genituen eta etxera bueltatzeko autobusera sartu ginen. Azpeitira 17:00etan iritsi ginen.

BATXILERGOKOEI ELKARRIZKETA

2. BATXILERGOKO GEOGRAFIAKO IKASLE TALDEA 
EGILEAK: Xabier Aizpuru, Jon Irulegi eta Maite Otaño

Azkeneko hilabetetan, Iraurgi Ikastetxeko Batxilergoko ikasleak proiektu bat egiten hasi dira. Covid-aren ondorioz, beraien ikasturte amaierako eskola-bidaia ezeztatu da eta dirua biltzeko arropa diseinatu dute eta haiek saltzen ari dira. Bestalde, Iraurgi Ikastetxeko bigarren solairuan gela bat erreformatzen ari dira, batxilergoko ikasleak hara joateko. Guk, jakin-minez, beraiei elkarrizketa bat egitea pentsatu dugu eta zorionez, erantzun egin digute. 

 

1. Zeini bururatu zitzaion arroparen ideia? Eta zuentzat gela egitearena? Denon artean pentsatu al zenuten?
    Gelari dagokionez, aurreko urteetan egindako eskaera izan zen, eta irakasleek aurten guri
    proposatu digute. Arropa saltzeko ideia dirua lortzeko aukerarik egokiena iruditu
    zitzaigulako erabaki genuen, eta guztiok ados geundelako. Aurtengo ikasleez gain, DBHen 
   elkarrekin egon ginen beste lagun batzuek ere parte hartu dute arropen salmentarekin 
   osatutako proiektuan.
 
2. Ideia horiek duela denbora askotik dauzkazue buruan? Edo aurtengo ideiak izan dira? Zerk eman zizuen bi proiektuak martxan jartzeko bultzada?
    Aurreko urtean hasi ginen pentsatzen zer egin genezakeen, eta ikusita aurten bizitzen ari 
    garen egoera hau, Salamancako bidaia bertan behera utzi da eta geuk beste zerbait
    antolatzeko aprobetxatu dugu.
 
3. Nola antolatzen zarete eskolako lanen, gelaren eta arroparen artean?
   Batetik, gela ez dago gure ardurapean. Izan ere, zuzendaritzaren gain egon da. Edozein 
   kasutan, lehentasuna eskolako lanei eman diegu. Bestetik, arroparen inguruan, denbora
   librean  egin dugu eta lanpetuta egon garen egunetan, berriz, irakasleei denbora tarte bat 
   eskatu diegu.
 
4. Irakasleak lagundu al dizuete gelarekin edo arroparekin? 
    Esan bezala, gelaren gaia ez da gure esku egon eta arroparen kontuei
    dagokienez, antolakuntza guztia gure esku egon arren, zenbait kasutan
    lagundu digute, besteak beste, arropak erosiz eta Inikatik mezuak bidaltzen.
 
GELA
5. Batxilergokoen gelaren eraberritzean zertan hartu duzue parte? 
     Zuzendaritzaren esku egon da proiektua, eta momentuz, guk pintatu bakarrik egin dugu.
ARROPAK eta BIDAIA
6. Zuek sortutako arropak dira? Ez bada hala, zeinek edo zer dendak lagundu dizuete?
    Interneten aurkitu genuen inspirazioa, eta ondoren, gure erara moldatu genuen. Euskadi
    Sport enpresarekin jarri ginen harremanetan proiektua egiteko.
 
7. Zer eskaintzen duzue? (arropa/koloreak/neurriak)
    Hiru jertse mota eta poltsak, guztiak kolore eta neurri guztietan. Katalogoa @iraurgi2021 -
    en aurkitu dezakezue, Instagram-en.
 
8. Etorkizunerako ideiarik ba al daukazue saldutako arroparen diruarekin ez 
     bada nahikoa? Beste arropa edo produktu berririk?
    Badakigu jertseekin ez dugula bidaia guztia ordaintzea lortuko, laguntza bat besterik ez da.
    Beraz, ez dugu produktu berririk egingo.
 
9. Arrakasta handia izan al du arropak saltzea? Hala bada, espero zenuten hori 
    gertatzea?
    Bai, espero genuena baino gehiago saldu dugu. Oso eskertuta gaude.
 
10. Lortutako diruarekin nora bidaiatzea pentsatzen duzue? Ezin bada bidaiatu, zer
    egingo duzue diruarekin?
    Mallorkara joatea erabaki genuen, ezin izanez gero, ez dugu oraingoz b-planik.
Jarraian zenbait argazki dituzue, gelaren pintaketako momentuak eta saltzen dituzten arropak agertzen dira bertan:
argazkiak.png
argazkiak.png
argazkiak.png
argazkiak.png
argazkiak.png

NORA JOAN NAHI DUZU?

EGILEAK: Aimar Alberdi, Andoitz Escudero eta Intza Paredes

Ohituta gaude etxetik urrun dauden lekuetara joaten, baina baditugu etxetik gertu ezagutu beharreko tokiak ere. Guk bost leku gomendatzen dizkizuegu:

1. IRRISARRI LAND - Abentura eta naturazaleentzat

Abentura gustatzen bazaizu Irrisarri Land parke naturalera etortzera gomendatzen zaitugu. Bertan jarduera asko dituzu egiteko, adibidez: tirolinak, zubi tibetarra, ur jolasak, arborismoa, 6 ibilbide eta beste gauza gehiago. Bike Park bat ere baduzu bizikleta gustatzen bazaizkizu! Igantzin (Nafarroa) dago, leku lasai batean.

 

Animatu zaitez lekua bisitatzera eta ondo pasatzera!!!!

https://www.irrisarriland.com/eu/

2. ZARAUTZ - Hondartza eta izozkiak

Zarauzko hondartza Inurritza edo San Pelayo estropadaren bokalearen eta Iteico puntuaren artean dago, Narros jauregian, Zarauzko Gipuzkoako udalerrian, Euskal Herrian (Espainia).

 

Surf txapelketak egiten dira hondartza honetan. Hondartzak 2500m neurtzen ditu eta hondartzaren goi aldean taberna eta izozki denda asko daude.

 

Aprobetxatu udaran bertara joan eta txankletak estranatzeko!! (:

https://www.turismozarautz.eus/eu/

Image by Carles Rabada
Image by Isidoro Martínez

3. XOXOTE - Mendia eta kirola

Azpeitian dugu Xoxote mendia eta 912 m neurtzen ditu. Lasai, bide erdian egarri bazaude iturri bat dago. Gora iristen zarenean San Inazioren estatua ikusiko duzu, herria zaintzen. Goian aterpetxea ere badago, bertan janaria eta edaria eskatzea dauzkazu eta bertan lo ere egin daiteke.

 

Xoxote Izarraitz mendikatean dago, eta handik mendiz beste mendi batzuetara ere joatea dago; adibidez Erlora (1.026m). Mendiko botak jantzi, botila hartu eta disfrutatu egun pasa!! :)

https://izarraitzmendigunea.eus/

4. EL TXOKO DE MIKEL BERMEJO - Gastronomia (Zumaian)

Mikel Bermejoren Txoko jatetxea Zumaiako kirol portuan dago, Gipuzkoako kostaldean. Produktuen sukaldean egiten dute lan, kalitate handiko lehengaiekiko errespetu bikainarekin.

 

Menuak eta gutun bat eskaintzen dituzte egunero, baina gertaerak ere antolatzen dituzte, hala nola bataioak, jaunartzeak, negozio bilerak eta ezkontzako oturuntza. Probatu gauza berriak jatetxe on honetan eta ikusi barruko dekorazioak ere!

argazkiak.png
argazkiak.png

5. AZPEITIKO TREN MUSEOA - Kultura

MUSEOAREN ORDUA:

Asteartetik larunbatera: 10:00 - 13:30 / 15:00 - 18:30

Igande eta jai egunak (astelehena izan ezik): 10:30etik 14:00etara


BAPOREZKO TRENEN IRTEERAK:

Larunbatetan: 12:00 eta 17:30

Igandeak: 12:00

 

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako trenbide bildumarik onenetako bat aurkezten du, mota guztietako lokomotorak, bagoiak, erlojuak, baita erabat zaharberrituta eta erabiltzen diren instalazio elektriko historikoak ere. Ondo pasatu familian,  tren zaharrak ikusten eta probatzen.

https://museoa.euskotren.eus/eu

argazkiak.png
argazkiak.png
bottom of page