BARRABARRA
Iraurgiko aldizkari digitala

DENBORA PASEN
erantzunak
HIZKI ZOPA

1: txokolatea 2: ogia 3: melokotoia 4: izozkia
5: arraina 6: sagarra 7: gazta 8: flana
BOST DESBERDINTASUNAK

1: alarmaren kolorea
2: alarmaren inguruko marrak
3: irakaslearen mahaiko liburua
4: ikasle baten mahaiko margoak
5: ikasle baten gonaren luzera
​
​
ASMAKIZUNA
Ez da dendaria
ez da dantzaria
eta berak egunero
prestatzen ditu
gosaria, afaria
eta bazkaria.
​
(sukaldaria)
TXISTEAK
EGILEAK: Xabier Epelde, Andoitz Escudero eta Aimar Alberdi
AMA BAT BESTERIK EZ DAGO
Behin, Jaimito ikastolan zegoen eta andereñoak esan zion:
- Biharko idazlan bat “ama bat, besterik ez dago” izenburua izango duena egin behar duzue.
Hurrengo egunean, denek ozen irakurri zuten idatzitakoa. Jaimitori egokitu zitzaionean, hau esan zuen:
- Nire ama eta ni etxean ginen, amak esan zidan hozkailutik bi garagardo ekartzeko. Hozkailuan bakar bat zegoenez nik esan nion: “Ama, bat besterik ez dago!”
​
​
PUZKERRA
Gizon bat medikuarengana joan zen eta esan zion:
- Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puzkerrek ez dute usainik.
- Hori ez da posible. Bota ezazu bat oraintxe bertan!
- Pppppprrrrrrrrrrr!
- Hori larria da. Ebakuntza behar duzu.
- Ipurdian?
- Ez, gizona, sudurrean.
Euskara sakontzen ikasgaian sortutako istorioa
EGILEAK: Ainhoa Otaño eta Xabier Aizpuru
NAHI GOGOTSUA
Bazen behin, Filomena izeneko emakume bat, beti doministiku egiten zuena. Oso bakartia zen, inork ez zuelako nahi berarekin egon. Besteek bera bezala ez zuten gaixotu nahi. Neska bakarrik bizi zen eta bere familia oso urrun zegoen, txikia zenetik utzi zutelako. Filomenak ez zuen nahi beste pertsonak kutsatzerik eta arazo gehiago sortzerik.
Egun batean, Filomena farmazira joan zen botika baten bila. Baina farmazilariak ez zeukan bera sendatuko zuen botikarik. Emakumea goibel zegoen eta esperantzarik gabe geratu zen. Bizirik segitzeko arrazoirik gabe. Gauean, bere etxera bidean zegoela, bat-batean, gizon misteriotsu bat hurreratu zitzaion. Gaua iluna zenez, ez zitzaion nabaritzen nolakoa zen, bakarrik beltzez jantzita zegoela antzeman zuen. Gizonak esan zion:
— Jan ezazu sendatuko zaituen sagar magiko hau, eta usin egiteari utziko diozu.
Neska sagarra gogotsu jan zuen, baina usinka jarraitu zuen.
— Atxis, atxis, atxis! Gezurti bat zara! Atxis, Atxis…
— Hartu tapaki bat eta egon zaitez lasai hurrengo egunera arte -Esan zuen gizonak.
Filomenak gizonak esandakoa egin zuen eta berak esan zuen bezala sendatu egin zen. Bi egun geroago, gizonari eskerrak ematera joan zen azkenengoz ikusi zuen tokira. Hortik aurrera ez zuen gehiago ikusi.
Ondoren, poliki-poliki lagunak egiten hasi zen eta gainera, neska-lagun bat eduki zuen, Filomenarekin ezkonduko zena, eta oso pozik bizi izan zen. Baina, gizon hark sagarra jateko esan zionetik, emakumea ohartu zen gero eta zaharrago egiten ari zela denbora gutxian.
​
Egun arrunt batean, Filomena seguru zegoen gertatzen ari zitzaiona ez zela normala; azala zimurrez beteta eta amnesia edukitzen hasi zelako arrazoirik gabe. Orduan, goiz batean, gizona lehen aldiz aurkitu zuen lekura berriro joan zen, aurkitzeko nahiarekin eta bertan zegoen.
Filomenak gizona askoz garbiago ikusten zuen. Sorgin itxurako aurpegia zuen eta bere eskuineko begian orbain desatsegin bat zeukan. Beldur asko ematen zuen, ez bakarrik zeukan itxurarengatik, baizik eta adierazten zuen giro gaiztoarengatik. Filomenak ez zuen sinisten hark emandako sagarra jan zuenik. Gizon beldurgarriak Filomenak jarritako aurpegia ikustean barre egin zuen.
— N-n-nor za-ara z-zu? -Galdetu zuen neskak, urduri.
— Sagar gozo hura eman zizun pertsona naiz. Oso erraza izan zen zuk sagarra
tutik esan gabe jatea, zer zen eta zer egingo zizun jakin gabe. Zergatik zaude
orain hain urduri neskatxo? Zergatik etorri zara nire bila? -Esan zuen gizonak
irribarre zabal batekin.
— Z-zer egi-ingo di-it? -Esan zuen Filomenak, kezkatuta.
— Beraz, horregatik etorri zara. Zahartzen ari zarela sentituko duzu. Neskatxo
gaixoa… Hil egingo zara egun hauetako batean. Bihotzekoak emango dizu eta
oso gazte hilko zara -erantzun zion gizonak.
— Baina ez zidazun ohartarazi! -Esan zuen haserre Filomenak.
— Ez zidazun galdetu ere egin! -Oihukatu zuen gizonak- Kontuz ibili beharko zinen,
nirekin ez zara haserretuta egon behar, zure buruarekin baizik! Nik zu izanda
bizirik egongo zaren atzenengo uneak aprobetxatuko nituzke!
Filomena hitzik gabe geratu zen. Zur eta lur. Bakarrik negar egiteko gogoa zeukan. Negar eta negar. Gizonak joan baino lehenago Filomenari esan zion kontu handiagoa edukitzeko pertsona ezezagunekin. Denbora gutxian, gizonak esan zuena bete zen.
​
Egia bada, sakelan sar eta gezurra bada, kontuan ez har.


ASMAKIZUNAK
EGILEAK: Xabier Epelde, Andoitz Escudero eta Aimar Alberdi
1. Niri emandako ostikoei esker, egiten dituzte horiek jokaldi ederrak. Zer da?
​
2. Gogorra eta eztia, gabonetako jakia.
​
3. Maindire bat, harizkoa ez; guztia estaltzen du eta ura ez.
​
4. Bi mendiren artean tiro zaratatsua, sudurra itxiarazten duen tiro usaintsua. Zer da?
​
5. Ez naiz tronpeta, baina tronpeta batek bezala jotzen dut, ez naiz eskopeta, baina eskopeta batek bezala bi kanoi ditut. Zer naizen badakizu?
ERREZETA
EGILEAK: Itsaso Agirre, Mikel Astigarraga eta Intza Paredes
MADALENAK
Osagaiak
-
4 arrautza
-
250 gr. azukrea
-
200 gr. Irin
-
1/2 baso oliba olio birjina estra
-
1 sake gozogintza hautsarekin
Elaborazioa
Jarri 4 arrautzak ontzi batean. Gehitu 200 gr. azukre eta irabiagailu elektrikoarekin irabiatu. Isuri olioa pixkanaka-pixkanaka batituz jarraitu.
Beste ontzi batean legamia irinarekin nahastu. Pasatu nahasketa iragazki batetik eta gehitu arrautzak masari. Nahastu mugimendu inguratzaileekin eta beti norabide berean.
Jarri orea pastel poltsan eta bete paper moldeak. Jarri muffin bakoitzari azukre pixka bat eta sartu aurretik berotutako labean, 180 º C-tan, 15-18 minutuz.
Nahi baduzu, apaindu ahal dezakezu menta hostoekin.
Aholkuak
Nahasgailu elektrikorik ez baduzu, arrautza gorringoak irabiatu behar dituzu alde batetik azukrea eta olioa eta bestetik zuriak. Nahastu bi oreak eta sartu irina legamiarekin.

OIN HANDIA IRAURGIN!
EGILEAK: Xabier Aizpuru, Jone Arriaran, Ainhoa Otaño eta Maite Otaño
Aurkikuntza harrigarria:
OIN HANDI BATEN OINATZAK AURKITU DITUZTE
_________________________________________________________________________
Aurreko asteko igandean, Euskal Herriko Iraurgi Ikastetxeko
ikasleek oin handi baten oinatzak aurkitu zituzten.
Iraurgi Ikastetxean, Azpeitian kokatua, ikasle batzuek
aurreko asteko goizaldean aurkitu zuten arrastoa.
Harrituta, haien irakasleei deitu zioten eta hauek bertako
udaltzaingoari abisatu zioten. Oinatzen luzerak
45 zentimetro neurtzen dute eta aztarnak topatu dituzte
eskolako atzealdeko patioan. Udaltzaingoak ere harrituta
geratu ziren aurkikuntzarekin eta inguruneetan proba
gehiago egiten egon ziren. Mendi aldera, zuhaitz
baten adarrak puskatuta ikusi zituzten eta oinatz gehiago.
Egun hauetan, gobernuaren laguntzarekin arrasto gehiagoren bila dabiltza. Ideia desberdinak daude pertsonen buruetan, batzuek pentsatzen dute gezurra dela eta beste batzuek, berriz, egia. Manifestazio asko egon dira, pertsonak dirua alferrik gastatzen ari direla esaten dutelako. Jendea nazkatzen hasi da kontu honekin. Halere, aztarna gehiago azaltzen ari dira, hala nola, ile mordoa azaldu da eskolaren inguruan dauden mendietan eta zuhaitzen enbor batzuk marratuta eta puskatuta ageri dira.
Atzo, arkeologo adituek arrastroak ikertu ondoren, aurkikuntza misteriotsuak eta arraroak zirela esan zuten. Geroztik, ikertzen jarraitu dute, aztarna gehiago aurkitzeko helburuarekin. Baina udaltzainek
aldarrikatu zuten bilaketa bukatu egingo zutela ,
argi eta garbi adierazi zuten oin handia ez
dela existitzen. Hala eta guztiz ere, pertsona
batzuk oraindik pentsatzen dute ez dela egia
udaltzainek esandakoa eta gobernuak hori
esan zuela herritarrak lasaitzeko.
Gaur goizean, behin betiko ikerkuntza itxi da eta Iraurgi Ikastetxean aurkitutako aztarna ia guztiak desagertu egin dira, seguruenik beste leku batzuetan legez kontra saltzeko.
Gai honi buruzko teoria eta ideia asko daude, batzuek uste dute dena gezur hutsa dela; beste batzuek, ordea, biziki pentsatzen dute egia izan daitekeela, horretan sinesten baitute.
​
Oraindik, ez dugu jakingo zehazki egia edo gezurra al den, baina ikusten baduzu oinatzik Azpeitiko mendi inguruetan kontuz ibili! Beharbada oin handia inguruan egongo delako.

