top of page

ESAERA ZAHARREKIN JOLASEAN erantzunak

EGILEAK: Itsaso Agirre, Intza Paredes eta Oihana Segurola

1. Ahozabal luze logale edo ____. 

     a. gose            b. zabal        c. txiki

2. Auzoan ___, etxean ____. 

    a. pauso          b. uso          c. otso

    a. uso                b. oso          c. otso

3. Besteren ___ ona, ________askoz hobea.

    a. ama             b. arreba      c. janari

    a. gurea         b. zurea         c. norberea

 

4. Ez gehiegi ____egin nahi ez bada ____egin. 

    a. garrasi         b. hitz            c. jolas

    a. huts               b. galdu        c. negar

 

5. _____ alferraren leloa. 

    a. oraina          b. geroa        c. lehena

6. Adiskide ______, orduak _____. 

    a. txarrekin      b. ezezagunekin   c. onekin

    a. luze                  b. aspergarri           c. labur

 

7. Ogi _________ hagin zorrotza. 

    a. bigunari       b. gogorrari           c. etxetiarri

 

8. _______ munduko ondasuna. 

    a. dirua             b. maitasuna         c. osasuna

 

9. Ustea ez da _______.

    a. jakitea           b. pentsatzea        c. berdina

 

10. Sua eta ura __________ behera. 

    a. besotik          b. eskutik              c. belaunetik

ESKULANAK

EGILEAK: Ainhoa Otaño, Xabier Epelde, Mikel Astigarraga eta Oihana Segurola

1) Paperezko igel jauzilaria

MATERIALAK
- 24x12 cm-ko kartoi-mehe edo paper angeluzuzena, nahi duzun kolorekoa.
- Igelari begiak jartzeko, errotulatzaileak, nahi dituzun kolorekoak, edo plastikozko begiak.
IGELA EGITEKO URRATSAK
URRATSAK AZALDUTA
1. Lehenengo, tolestu ezazu papera erdi-erdian.
2. Gero, orria berriro ireki eta erdietako bat tolestu, triangelu bat osatuz.
3. Ondoren, tolestu ezazu beste aldea, triangulu bat osatuz.
4. Hori egin eta gero, ireki irudia eta itzuli hasierako posiziora.
5. Ireki ostean, tolestu erdietako bat triangelu bat eratuz, baina, oraingoan, egin beste noranzkoan diagonal guztiak markatu ahal izateko. Egin gauza bera beste aldearekin eta berriro osatu triangelu bat.
6. Ireki ezazu kartoi-mehea beste behin.
7. Buelta emaiozu orriari eta tolestu ezazu erditik laukizuzen bat eratuz.
8. Egin ezazu berdina beste erdiarekin eta horrela karratu bat osatuko duzu.
9. Ireki ezazu berriro figura hasierako puntutik.
10. Emaiozu buelta orriari eta bultzatu erdietako baten alboak triangelu bat eratzeko.
11. Egin berdina beste erdiarekin.
12. Orain, hartu beheko eskuineko mokoa eta tolestu gorantz.
13. Tolestu goiko eskuineko mokoa ere beherantz, erronbo txiki bat osatzeko.
14. Hartu beheko ezkerreko erdia, altxa eta tolestu gorantz.
15. Egin gauza bera erronboaren eskuineko erdiarekin. Ondoren, eraman ezazu 
erronboaren beheko ertza irudiaren erdiraino.
16. Jarri berriro irudia bi erdiak beherantz eramanez.  Gero, eraman beherantz
goiko izkinak eta tolestu goiko izkina irudiaren erdiraino.
17. Jarri izkinak bere lekuan.
18. Eraman ezkerreko mokoa irudiaren erdiraino, erronboaren
beheko izkinarekin bat egin dezala.
19. Orain, hartu beheko ertza eta tolestu gorantz.
20. Egin gauza bera goiko izkinarekin eta ondoren, tolestu erdira
irudiaren ezkerreko aldeko bi triangeluak, eta eraman kanporantz,
atzeko hankak eratzeko.
21. Egin gauza bera eskuineko triangeluekin; hala, zure igeltxoaren
aurreko hankak ere izango dituzu. Gero, tolestu irudia erdia baino zertxobait
gutxiago.
22.  Tolestu pixka bat eta tolestu berriro kanporantz.
23. Bukatzeko, biratu irudia beste aldera eta jarri begiak. Igela bukatu duzu!
Igela%202_edited.jpg
Igela%203_edited.jpg
Igela%204_edited.jpg
Igela%205_edited.jpg
Igela%206_edited.jpg
Igela%207_edited.jpg
Igela%208_edited.jpg
Igela%209_edited.jpg
Igela%2010_edited.jpg
Igela 11_edited.jpg
Igela%2012_edited.jpg
Igela%2013_edited.jpg
Igela%2014_edited.jpg
Igela%2015_edited.jpg
Igela%2016_edited.jpg
Igela%2017_edited.jpg
Igela%2018_edited.jpg
Igela%2019_edited.jpg
Igela%2020_edited.jpg
Igela%2021_edited.jpg
Igela%2022_edited.jpg
Igela%2023_edited.jpg
Igela%2024_edited.jpg

2) Nola egin  orri-markatzaile bat?

MATERIALAK
- Edozein koloreko kartoi-mehea edo papera. 

JARRAITU BEHARREKO URRATSAK
Jarraitu iezaiezu irudian ikusten dituzun urratsei (ezkerreterantz), edozein orri-markatzaile egiteko oinarria eraikitzeko. Ikusten duzunez, paper-lauki batetik abiatzen da, eta tolestura batzuk baino ez dira egin behar orri-markatzailea egiteko.

ADIMEN ARTIFIZIALA

EGILEAK: Maite Otaño eta Xabier Aizpuru

Azken hamarraldian, adimen artifiziala (IA edo AA) pertsona

askori interesatzen zaio. Pelikula askotan azaldu ohi da eta

ematen du guztiz lorrezina dela, baina gerturatzen ari gara.

Artikulu honetan, IA zer den, adibide batzuk eta beraien abantaila eta desabantaila gure bizitzan azalduko ditugu.

 

Labur esanda, Adimen Artifiziala giza pentsamendurako gaitasuna duten teknologiak programatu edo sortzen dituen zientzia da, hau da, ordenagailu programa edo makina batek pentsatzeko eta ikasteko duen trebetasuna.

Ordenagailu edo robot batek arazo bat konpontzen duenean edo hizkuntza erabiltzen duenean, adimentsua ematen du. Adimen mota hori, ordea, giza adimenetik desberdina da, ez delako naturala, artifiziala baizik.

Zein da bere helburua?

Duela gutxi lortu dute adimen mota hau, arrazoi horietako bat adimenak erabakiak hartzeko eta zereginak egiteko modu asko erabiltzen dituelako da. Zientzialariek argitu behar izan duten lehen gauza giza adimena zer den jakitea da, gizakiek bezala "pentsa" dezaketen ordenagailuak sortzea delako Adimen Artifizialaren helburua.

 

Programa informatikoak

Adimen Artifizialaren oinarrian, jarraibide edo agindu multzo batzuk daude eta hauei programa informatiko esaten zaie. Gero, erantzun edo ekintza bat aukeratzen dute, aukera posible batzuen artetik. Jolasteko, erabaki medikoak hartzeko, hizkuntzak itzultzeko, ordenagailuak diseinatzeko eta beste ekintza batzuk egiteko erabili ohi da.

Ordenagailuak eta gizakiak ez dituzte modu berdinean arazoak konpontzen. Ordenagailuek logika bakarrik erabili dezakete, hala ere, gizakiek logikaz gainera, gaitasun asko eta bestelako bide batzuk erabiltzen dituzte erabakiak hartzerakoan; adibidez, irudimena, kontzientzia, emozioa eta balioak. Baina, oraindik inor ez da gai izan trebetasun horiek ordenagailu batean programatzeko.

 

Ikasten duen teknologia

Lehen aipatu bezala, “ikasteko” gaitasuna du. Hau  da, beraiek egiten dituzten akatsetatik ikasten dute. Gertakari hau gertatzen den aplikazio bat hau da: 

 

Akinator diseinu errazeko jokoa da, eta berez gai da buruan duzun pertsonaia asmatzeko. Baina, egia esanda, bakarrik algoritmoak jokalarien aurkako porrotetatik ikasten du. Horrek hainbat pertsonaiari buruzko informazio gehiago sortzen du datu-basean. Hau da, berak zure kontra galtzen badu, hark pertsonaia berri hori gordeko du bere oroitzapenean, eta horrela zailagoa izango zaio huts egitea eta asmatzeko aukerak handiagotuko dira.

Ondorioak

Hala ere, ezaugarri onak izan arren, oso kaltegarria izan daiteke gure etorkizunerako. Gaur egun, lan batzuetan pertsonak ordezkatzen hasi dira eta horren ordez, robotak jarri dituzte. Horrek langabezia ekarri ohi du eta ez bada ondo kontrolatzen, pertsona asko lanik gabe geratuko dira.

Laburbilduz, adimen artifiziala urteak pasa ahala, etengabe garatzen ari da. Hala eta guztiz ere, kontu handiz ibili eta ondo kontrolatu behar da. 

Honen adibide bat Lil Miquela da, lehenengo adimen artifizialeko influecer-ra da eta bere instagram-a ikusteko klikatu hemen.
Azalpen zehatzago baten bila bazaude klikatu
hemen.

burua.png

GAIXOTASUN MENTALAK

EGILEAK: Jone Arriaran eta Ainhoa Otaño

Gaixotasun mentalak nerabezaroan antzematen dira

gehienetan. Pertsona ondoeza edo bizitzarekiko interesa

galtzen hasten denean nabaritzen da gehienbat. 

Gaixotasun bat goiz antzematea komenigarria da, horrek

arazo asko murrizten dituelako.

Hau da gehien antzematen den gaixotasun mentaletako bat: Antsietatea.

ANTSIETATEA

Gaixotasunari buruz

Antsietatea ez da gaixotasun bat, denok arrisku-uneetan edo kezka-uneetan bizi izaten dugun sentsazio normal bat baizik. Antsietateak eragin mentala zein fisikoa du gugan, eta urduri, kezkati eta estu sentiarazten gaitu. Helburua ez da antsietatea desagertzea, maneiatzen eta egokitzen ikastea baizik.

Sintomak

Zer sentitzen dugu antsietatea dugunean?

Antsietatea dugunean, normalean sintoma batzuk agertzen dira, adibidez, tentsioa lepoan, arnasa hartzeko zailtasunak, takikardia, goragalea, dardara eskuetan eta hanketan, etab.

Zer egiten dugu antsietatea dugunean?

Antsietatea duten pertsona batzuek gauza kaltegarriak egiten dituzte. Horrek antsietatea arintzen die une batez, baina, askotan, gauzek okerrera egiten dute. 

Beste pertsona batzuek antsietatea eragiten dieten egoerak saihesten dituzte, baina zailagoa izango zaie egoera horiei aurre egitea. Horren ondorioz, gaizki sentituko dira gauzei aurre egiteko gai ez izateagatik, eta konfiantza galduko dute.

Zer pentsatzen dugu antsietatea dugunean?

Ezer gertatu aurretik gehiegi kezkatzeko joera dugu, txarrena gertatuko dela pentsatzeko eta gure buruari arazoei aurre egiteko gauza ez garela esateko. Horrek urduriago jartzen gaitu.

Tratamendua eta zainketak

Nola geldiarazi antsietatea?

Lehenik eta behin, antsietateak gora egiten jarrai dezan eragotzi behar da, adibidez,  hartu denbora zuretzat, erabaki zer egin behar duzun ezinbestez eta hori egin, saiatu hazten denean detektatzen, jarri lortzeko moduko helburu errealistak, etab. 

 

Nola maneiatu kezka?

Kezkatzen hasten zarenean, saiatu pentsamendua zentzuzko ideiekin ordezten. Kezkak jarraitzen badu, entretenitu. Ez utzi zure buruari kezkatuta egoten. 

 

Nola egin aurre egoera zailei?

- Egin saihesten ari zaren egoerei aurre egiteko zerrenda bat. Zehaztu zer aldatu nahi duzun. Saihesten dituzun jarduerak gehiagotan egin.

- Eskatu laguntza senideei eta lagunei, zure senideen eta lagunen babesa oso garrantzitsua da. Baliteke haien laguntza behar izatea. 

- Saritu zure burua aurrerapenen bat egiten duzunean.

 

Zer da izu-sentsazioa? Nola egin behar diogu aurre? 

Izua antsietate larria da, krisialdi moduan ager daitekeena. Gorputz-sentsazio desatseginak dira, baina ez dira arriskutsuak. 

- Ez mugitu zauden lekutik: Ihesak okerragotu egiten ditu gauzak. Itxaron eta hartu denbora beldurra joan dadin. Lasai egon.

- Entretenitu: Saiatu izu-sentimenduak ahazten.

- Esan zure buruari une txarra bada ere jasan dezakezula. Pentsatu ahalik eta modurik baikorrenean.

Informazio  gehiago  nahi  baldin  baduzu  sartu  webgune  honetan: https://www.osakidetza.euskadi.eus/antsietatea/ab84-oessmcon/eu/ 

burua.png
burua.png

OSKAR SARIAK IRABAZITAKO PELIKULAK

EGILEAK: Xabier Aizpuru, Ainhoa Otaño eta Maite Otaño

Parasite

Genero: Komedia beltza.

Adin-tartea: +16.

Ki-taeken familiako guztiak langabezian daude, eta Park familia aberatsaren bizimoduak izugarrizko interesa pizten die. Egun batean, semea Parken etxean ingelesezko eskolak emateko gomendatzen dute. Bidaia kontrolaezin baten hasiera izango da, eta inor ez da onik aterako.

Oso kritika onak jaso zituen. Oscar Sarietan, sei izendapen lortu zituen, eta hauetatik lau sari eskuratu zituen: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria, Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria eta Nazioarteko film onenaren Oscar Saria. 

Iritzia: Oso pelikula ona, suspensez eta intrigaz betea, pentsaraziko dizuna gizartean dagoen klase-desberdintasunaz.

1917

Genero: Gerra, Drama.

Adin-tartea: +12.

1917ko apirilaren 16a, Lehen Mundu Gerra, Frantziako ipar-ekialdea. Mendebaldeko Frontean gerraren gorenean, Tom Blake (Dean-Charles Chapman) eta Will Schofield (George MacKay) britainiar kaporalek itxuraz ezinezkoa den misioa burutu behar dute. Erlojuaren kontra, arerioen lurraldea zeharkatu eta mezu bat eman beharko dute, mila eta seirehun soldaduen aurkako alemaniar eraso hilkor bat eta haien sarraskia saihetsi ahal izateko.

Berez, filmak kontatzen duena ez da sobera originala. Berritzailea da, ordea, istorioa kontatzeko orduan Sam Mendesek erabili duen moldea, 1917 plano sekuentzia bakar batean kontatuta baitago. Modu horretan, zuzendariak lortu nahi izan du ikusleak lubakietako lokatzetan murgilaraztea.

 

Iritzia: Film isteresgarria, grabatzeko modua asko gustatu zaigu. Gainera, bukaera ere ona iruditzen zaigu eta gure ustetan, pelikula guztian zer gertatu zain egon gara.

LA LA LAND

Genero: Erromantikoa, komedia.

Adin-tartea: +12.

Mia (Emma Stone) zinema izarren kafe zerbitzaria eta aktoregaia, eta Sebastián (Ryan Gosling) taberna zuloetako jazz pianojolea, bi gazte ameslari dira. Zenbait ustekabeko topaketen ondoren, neska eta mutilaren artean maitasuna piztuko da. Baina bakoitzak beren ametsak lortzeko irrikak beren maitasun istorio amaitu eta biak banatzeko arriskuan jarriko ditu.

2016ko abuztuaren 31n Veneziako Zinemaldian estreinatu zen eta dagoeneko zazpi Urrezko Globo Sari irabazi ditu.

Iritzia: Pelikula ona da, bereziki,  jazz-a gustatzen bazaizu. Hala ere, ikusten duzun bitartean informazio dena bereganatzea zaila da eta pelikularen bukaera ez da zentzuduna, baina istorio aldetik oso interesgarria da, eta bertan agertzen diren abestiak politak dira entzuteko.

 

If Anything Happens I Love You  (Zerbait gertatzen bada maite zaitut)

Genero: Film laburra.

Adin-tartea: +12.

Haren istorioa bi guraso mingarriren atzetik dabil, alabaren heriotzari aurre egiten ari diren bitartean. Eskola-tiroketa batean hil zuten alaba.

2020ko martxoaren 4an ezagutarazi zuten. Netflixen merkaturatu ondoren, harrera kritikoz jaso zuten film laburra; 93rd Academy Awards-en, berriz, Bizidun Film Laburrik Onenaren Akademiaren saria jaso zuen.

Iritzia: Asko hunkitu gaitu bere istorioarengatik eta nahiko tristea delako. Zirrara gehien egiten duena  eskola-tiroketa horiek  Amerikan egiaz gertatzen direla, armen onarpenagatik. Hori jakitea askoz gehiago ukitu digu. Gure ustez, film labur hau beharrezkoa da, onespen honek nolako tristura eragiten duen jakinarazteko.

"EUSKAL" PELIKULAK  SARIETARA IZENDATUTA

La trinchera infinita (Lubaki amaigabea)

Genero: Drama.

Adin-tartea: +16.

Higiniok eta Rosak hilabete gutxi daramatzate ezkonduta, Gerra Zibila piztearen ondorioz, gizonaren bizitza arrisku larrian jarriko denean. Emaztearen laguntzaz, Higiniok etxean zulo bat egin eta denbora batez bertan ezkutatzea erabakiko du. Errepresaliak jasotzeko beldurrak eta elkarrenganako maitasunak 30 urtetik gora iraungo duen itxialdira kondenatuko dute bikotea.

2019ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, eta Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra eta Gidoi Onenaren Epaimahaiaren Saria eskuratu zituen. Urte berean, hamabost izendapen lortu zituzten Goya sarietarako. 2021eko Oscar Sarietarako Espainiak bidalitako filma izan zen.

Iritzia: Ikuslearen tentsioari eusten dakien filma, une samur eta umoretsuarekin. Guztiz gomendagarria.

El Hoyo (Zuloa)

Genero: Zientzia-fikziozkoa, Thrillerra

Adin-tartea: +18.

El hoyo gizarte parabola bat da: jende talde bat egitura bertikal batean gatibu dago, erdian zulo bat dago eta hutsune horretatik janaria eskaintzen duen hormigoizko plataforma bat jaisten da egunero.

2019ko Torontoko Zinemaldian estreinatu zen, eta Midnight Madness saileko Ikusleen saria eskuratu zuen.

Iritzia: beldur-ikaratan egongo zara bere agerraldi beldurgarriengatik. Oso gomendagarria suspenseko pelikulak gustatzen bazaizkizu.

Handia

Genero: Drama, Biografia.

Adin-tartea: +12.

Filmak XIX. mendean bizi izan zen Altzoko Handiaren historia kontatzen du. Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoa-ko bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia Joakin ohi baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betiko aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.

Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatu zuen eta hori lortzen zuen hirugarren euskarazko filma da. Euskal Zinemaren Irizar saria eta "Epaimahaiaren Sari Berezia" irabazi zituen 2017ko Zinemaldian. Goya Sarietan 10 sari lortu zituen zeuzkan 13 izendapenetatik. Euskarazko inoizko filmik ikusiena izan da. 

Iritzia: Pelikula ederra, momentu oso tristeak ditu eta pena merezi du ikusteak.

bottom of page