top of page

URTARRILA

ALBISTE HARRIGARRIAK

Egilea: Maddi Otaegi

 

GALTZAGORRI BATEN ARROPA AURKITU DA AZPEITIAN

 

Azpeitiko plazan galtzagorri baten arropa aurkitu da.Harrigarria ez?

 

Azpeitiko plazan, galtza gorri txiki batzuk aurkitu dira.

 

Inpaktu hau eta gero, abisua eman dute ezin delako

sinestu. Gaur goizean, garbiketan ari zela garbitzaile bat,

zaborrontzi baten ondoan galtza gorri batzuk aurkitu ditu.

Garbitzaileak ez dio garrantzirik eman galtzatxo batzuk

zirelako.

 

Hortik gerora, gizon bat lanera zihoala, galtza hauek ikusi ditu eta harrituta geratu da ez zuelako espero hau ikustea. Gizon hau pertsonai mitologikoen fededuna da. Hauek ikusi eta gero Azpeitiko udaletxera joan da abisua ematera. Azpeitiko udaletxean hauek ikusiz gero, kamarak begiratzera joan dira ea zer gertatu den jakiteko. Kamaran, pertsona txiki batzuk ikusten dira eta kasualitatez gorriz jantzita daude. Ez dute sinesten.

 

Ordu batzuk geroago, emakume bat Xoxotera zihoala beste galtzatxo gorri batzuk ikusi ditu. Azpeitiko plazan gertutakoa bazekien eta segituan abisatu dio Azpeitiko udaletxeari. Azpeitiko ikerlariek ez dute aurkitu hau azaltzeko gauzik.

 

Zer esan nahiko digute pertsonatxo hauek? Zergatik azaldu dira hainbeste bat- batean?

Galtzagorri.jpg

Egilea: Eneko Azpillaga

ERANTZUNEN BETAURREKOAK

Orain dela hilabete gauza harrigarri bat asmatu dute, gauza hori Erantzunen betaurrekoak dira.

 

Betaurreko hauek Azpeitian asmatu dira, Iraurgi ikastetxean bertan Eneko Azpillagaren asmakuntza izan da. Berak esan duenez denbora asko eman dio lan hau ateratzeak, 5 urte pasatu ditu asmakuntza honetan. Berak esaten du ez zuela bakarrik egin, bere tutoreak lagunduta egin zuela, maisua Xabi Azaldegi da, Enekori teknologia ematen diona.

 

Asmakuntza hau 2017ko urtarrilaren 16tik 2022ko urtarrilaren 16ra arteko denboran izan du, berak esan duenez ez da batere erraza izan. Enekok dio asmakuntza hau hasieran betaurreko normal

batzuekin hasi zela, Enekok betaurrekoak eskuan

zituela asmakuntza hau etorri zitzaion burura eta

buru belarri hasi zen lanean.

 

Hasieran betaurreko normal batzuk hartu zituen, betaurrekoak berak esaten duenez eguzkitakoak izan behar dira eta gero txip batzuk hartu zituen ordenagailuak zituenak. Txip hoiek hartu eta gero desmontatu egin zituen eta beste era batera montatu zituen eta bueltan burni bat jarri zien inguruari eusteko.

 

Bukatu eta gero betaurrekoen ertz batean jarri zituen eta botoi bati zapalduz gero, betaurrekoen kristalean erantzunak azaltzen dira. Berez betaurreko hauek ikasleei kontrolak errazteko eginak daude.

new-modern-stylish-men-sunglasses-flat-top.jpg

Egilea: Dani Ramirez

DINOSAURIO TXIKI BAT AURKITU DUTE KOBAZULO BATEAN

Mendi batean zegoen kobazulo barruan mendizale batzuk aurkitu zuten Parasaurio ume bat, txakur baten tamainakoa.

 

Judith eta Joseri mendira joatea gustatzen zaie, orain dela aste bat, urtarrilak 10, mendi batean zeudela kobazulo bat aurkitu zuten, linterna batekin sartu ziren eta 2 minutura soinu arraro bat entzun zuten bere atzean. Linternarekin ikusi zuten dinosaurio txiki bat, beldurtuta zegoela, orduan ez zuten ikutu eta makal-makal atera ziren, zientzalari batzuk deitu zuten.

 

Orain bertan ezin dugu jakin non gertatu den, zein menditan eta zein kobazuloetan, zientzalariek anonimo jarri dute lekua ikerketa gehiago egiteko. Badakigu Frantzian gertatu dela eta dinosaurioa Txinan dagoela.

 

Dinosaurioa Parasaurio bat da esan dute, 2 urtekoa, oraindik txikia da eta bakarrik dago, gurasoek ez dute aurkitu. Bere arrautza bakarrik zegoen, ez zeuden gehiago.

Txinako eremu batean dago, bere aroa simulatzen

duena, Kretaziko aroa. Eremu hortan ez dago

beste animalirik, orduan zaintzaileak erabaki dute

sartzea jolastera berakin bakarrik ez egoteko. Ez

dago arriskurik Nina (bere izena da) ez da

haragijalea eta oso jatorra da, baina urduria da eta

azkar beldurtzen da.

Argazkian Nina zaintzale batekin.

Nina.png
bottom of page